XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitulu honetan Filing Assistant-en menu nagusiko Fitxak / Diseinua kopiatu funtzioa nola erabili erakusten da.

Behin fitxategi bat sortu delarik eta bertan informazioa gorde delarik, fitxategi horren zati bat, edo bestela bere ereduzko fitxa bakarrik, kopia daitezke beste fitxategi batean.

Fitxak / Diseinua kopiatu funtzioa erabiliz, lehengoaren diseinu berbera duen beste fitxategi bat sortu ahal izango da, fitxategi handiegi bat fitxategi txikiagotan banatu ahal izango da, edo fitxategi txikiak handiago batean batu ahal izango da.

Fitxak / Diseinua kopiatu funtzioak bi aukera ditu.

Diseinua bakarrik kopiatu aukera eginez, fitxategiaren ereduzko fitxaren diseinua kopiatu ahal izango da.

Hautatutako fitxak kopiatu aukera eginez, fitxategitik fitxa batzuk hautatu eta ereduzko fitxaren diseinua bera kopiatu gabe, haiek beste fitxategi batera kopiatu ahal izango dira.

Fitxak / Diseinua kopiatzeko funtzioaren hautapena

Fitxak / Diseinua kopiatu funtzioa erabili ahal izateko, itzul zaitez menu nagusira (sakatu Esc, hala behar izanez gero).

Nahi duzun aukeraren zenbakia eremuan 3 idatzi.

R sakatuz kurtsorea Katalogo edo fitxategiaren izena eremura eraman eta idatz ezazu kopiatu nahi dituzun fitxak dauden fitxategiaren izena.

Kopiaketarako menua azaltzen denean, hautatu hark dituen bi aukeretako bat.

Fitxaren diseinua kopiatu

Eman dezagun PERTSONA fitxategiaren ereduzko fitxaren diseinua kopiatu nahi dela.

Itzuli menu nagusira, pantailan ez baldin badago behintzat.

Nahi duzun aukeraren zenbakia eremuan 3 idatzi.

Lehendik PERTSONA fitxategian ari baldin bazinen lanean, izen hori Katalogo edo fitxategiaren izena eremuan egongo da oraindik.

Honako menu hau azalduko da pantailan:.